Turismoari irekitzea

EUSKO JAURLARITZAK SALtOKI HANDIEN IREKITZE ASKATASUNA IGANDE ETA JAIEGUNETAKO “TURIMOSARENGANAKO IREKITZEA”-REKIN MOZORROTU NAHI DU

Berirz ere, istituzio publikoek lelotzat hartzen gaituzte behin eta berriro istorio berberarekin. Oraingoan, turismoak igande eta jaiegunetan ekartzen duten ekonomi onuren gaineko ikerketa asmatu dute. Antza, merkatalgoak egun horietan zabaltzen ez duenez, ekonomi bultzada hori, antza, ez da ematen. Edo horrekin engainatu nahi gaituzte, antza.

Ideia, merkal gune handiek domeka eta jaiegunetan zabal dezatelan datza., batez ere Bilbon eta Deustun. Bereziki larria da merkatariak gogaitzea, merkatal arloa momentu txarra igaro delakoaren mehatxuarekin.

Benetazko asmo sendoa, eta nolabait estali nahi dutena, igande eta jaietgunetan merkatal gune handien zabaleraren guztizko askatasuna baino ez da.

Ia merkatu txiki guztiek, orain gertatzen den antzera, haien ateen zabalera ez litzateke posiblea izango. Deskantzatzeko beharra daukagu, nola konkurrituko du, besteak beste, liburu denda batek, FNAC, la casa del libro edota el corte inglés merkatu gune handiekin, azken hauek zabalduko badute geuk ezin dugunean?

Merkatalgo handieen baliabideak, txandak, besteak beste, ateak zabaltzeko aukera paregabea eskaintzen die. Merkatu txikiek ez duten horrelako baliabidearik, familia edo langileengan eragina izan gabe. Hori da erronka

Emaitza: merkatal gune txikiek ez lukete zabalduko, handiek, kontra, bai. Handien salmentak, txikien irabaziekin norgehiagoka ariko lukete.

Bezero nagusiak hemengoak izango lirateke, eta ez turistak, esaten duten bezala. Aipatutako kontsumoa asteburuetan egingo lirateke eta ez astegunetan, hots, astelehenetik ostiralera. Eta are garrantzitsuago: Erosketa guztiak saltoki handietan izango lirateke.

Eta orduan onurak noretzat dira?

Oso garrantzitsua da herritaren kontzientzia jabetasuna domeka eta jaiegunetako askatasun irekitzearen kontrako ideia suspertuz, merkatu txikia gero eta baztertuago sentitzen baitugu.