Tokiko merkataritza gara. Arrigorriagako Udala.

Apurka apurka hasi dira gure kaleak berriro ere loratzen, eta ezagunak zaizkigun soinuen arten, badago bat bereziki pozgarria egiten zaiguna: Denda zabaltzen ari direnek pertsiana altxatzean ateratzen duten hotsa. Denon artean altxatzea dagokigu orain, elkartasunez, batasunez, bizi pozez, Arrigorriaga bizi eta koloretsua berreskuratzeko asmoz.