ARRIGOBONOAK

Ostalaritzako bonoen epea martxoaren 1ra arte luzatuko da, eta ostalaritzako bigarren tokiko laguntzak eskatzeko epea zabaldu da

Azaroan abiarazitako Arrigobono kanpainako berrikuntzetako bat ostalaritza-establezimenduak bertan sartzea izan zen. Sei establezimenduk hartu zuten parte kanpainan: Ugari kafetegia, Bar-Poli Berria jatetxea, Ikusi taberna, Mesón Aiensa taberna, Elizondo jatetxea, Baserria taberna.
“ADECKAtik eta udaletik ulertu genuen Arrigobonoak ere tokiko ostalaritzari lekua egin behar ziola, pandemia honetan bereziki zigortutako sektorea izaten ari baita. Ekimena aurten aztertu nahi genuen, benetako aukerak ikusteko, eta sektorearen beharrei erantzun ahal zien jakiteko, baina egoerak okerrera egin du, hobetu beharrean, semaforo gorrian daramatzagulako azken asteak “, azaldu du Celia Rubio ekonomia eta enplegu zinegotziak. Hori dela eta, ostalaritzako bonuak kontsumitzeko epea 2021eko martxoaren 1ra arte luzatuko da.

Bestalde, abenduko osoko bilkuran aho batez onartu ondoren, gaur asteartea, urtarrilak 5, ostalaritzako negozioek sektorearentzako tokiko laguntzak eskatzeko epea ireki da. Bigarren deialdia da hau, eta Maite Ibarra, Arrigorriagako alkateak azaldu duenez “Udala konpromisoa hartzen ari da bere aukeren barruan, eta hala egiten jarraituko du etorkizunean ere, baina berriro diogu Eusko Jaurlaritzak laguntzak antolatu behar dituela gurea bezalako kasuetarako, ostalaritzak hainbeste denbora itxita egon behar baitu”.