Arrigorriagako Eguraldia

Lainotsu nagusiki

11°C

Lainotsu nagusiki

Hezetasuna: 58%

Haizea: 9.66 km/h

  • 17 Mar 2016

    Clouds Early/Clearing Late 12°C 3°C

  • 18 Mar 2016

    PM Showers 16°C 8°C

ALBISTEAK

  • Adeckaren Oparia

    ARGAZKIAK

    ZOZKETAREN OINARRIAK – ARRIGORRIAGA

    2018KO “ADECKAREN OPARIA”

     

    1. “ADECKAREN OPARIA” zozketa 2018ko urriaren 27an egingo da, larunbata, 20:00etatik aurrera, Arrigorriagako udaletxe aurreko plazan. Zozketan 3 zenbaki aterako dira, sari txikienetik handienerako ordenan.

     

    2. Hiru sari zozkatuko dira:

                1. saria:  200€-ko erosketa txartela

                2. saria: 100€-ko erosketa txartela

                3. saria: 100€-ko erosketa txartela

     

    3. Erosketa tiketak erabiliko dira parte-hartzailearen datuak eta telefono-zenbakia jasotzeko azaroaren 1etik 26ra eta tiketak beteta eroan beharko dira zozketa egunean bertara.

     

    4. Ez da onartuko zirriborratuta, urratuta, apurtuta, hondatuta edo manipulatuta dagoen txartelik.

     

    5. Sarituei tiketean jarritako telefono-zenbakira deituko diegu eta hurrengo egunetan Salón de belleza Nieves lokaletik pasatu ahal dira (Kurutzea 11) NANaren fotokopiarekin. Azaroaren 18rako sarituak agertu ezean, hutsik deklaratuko da (iraungitze data).

     

    6. Saria ezin da esku-diruz aldatu.

     

    7. Saridunari bere irudia lagatzeko eska diezaiokegu, sariaren edo promozioaren publizitatea egiteko.

     

    8. Zozketa honen oinarriak denda guztietan banatuko dira, promozioak iraun bitartean bezeroen esku egon daitezen.

     

    9. Sarituaren kontura izango dira lortutako sariaren ondoriozko zerga guztiak.

     

    10. Zozketan parte-hartzekotan, oinarri hauek onartu behar dira.

     

    11. Oinarri hauetan aurreikusi ez den ezbeharren bat gertatzekotan, arrigorriagako merkatarien elkartearen batzordeak erabakiko du zer egin, eta horren erabakia ezeztaezina izango da.

     

    Oharra: zalantzarik izatekotan, deitu elkartearen telefonora: 688 676 366




  • ARRIGOBONO 2017

     

    ARRIGORRIAGAN KONTSUMOA SUSTATZEKO “ARRIGOBONO 2017” KANPAINAREN OINARRIAK

     

    Arrigorriagan, 2016ko urriaren 17an

     

     

    KANPAINAREN XEDEA

     

    Arrigorriagako denda txikien sektorean erosketa sustatzea.

     

     

    IRAUPENA

     

    2016eko azaroaren 7tik abenduaren 10era.

     

    PARTE HARTU NAHI DUTEN DENDEN BETEKIZUNAK

     

    Kanpaina honetan Arrigorriagan kokatutako txikizkako denda guztiek parte har dezakete, baldin eta 10 langile baino gehiago ez badituzte eta EJZn (Ekonomia Jardueren gaineko Zergan), (*) 64., 65. (655 izan ezik), 671., 69. eta 97. epigrafeetan, alta emanda badute. Gainerako epigraferik gehitu beharko balitz, Adeckako batzordeak erabakiko du.

     

     

     

    BONUEN EZAUGARRIAK ETA BALDINTZAK

     

    • 30 €-ko bonuak. Erabili ahal izateko gutxieneko erosketa: 30 €

    • Bezeroek bonua eskuratzeko ordaindu beharrekoa: 20 €

    • Aurrezkia: 10 €

    • Bonu kopurua: 2.350

    • Bonua kanpainara atxikitako establezimenduetan behin bakarrik erabiltzeko da.

    • Erosketaren zenbatekoa bonuarena baino baxuagoa bada, ez da esku-dirutan dirurik itzuliko.

    • Bonuak ezin dira esku-diruagatik aldatu eta ezin dira pilatu.

    • Produktuaren itzultzerik gertatuz gero, establezimenduak txartel bat egingo du erosketaren zenbatekoagatik eta ez da esku-dirurik itzuliko. 

    • Gehienez ere 3 bonu NAN bakoitzagatik.

    • Bonuak erabiltzeko azken eguna: 2016ko abenduaren 10a.

     

    Herritarren Arretarako Zerbitzuaren (HAZ) bitartez zuzenean salduko dira bonuak, honako leku hauetan:

    Udaletxea – Urgoiti pasealekua 57

    Abusu Zentro Soziokulturala – Olatxu 4

     

     

    A - DUO MODAS

    ALAITZ ESTETIKA

    ARCO IRIS - REGALOS

    BEAR

    CARNICERIA AITOR Y UNAI

    CARNICERIA ERIKA

    CLINICA VETERINARIO ARRIGORRIAGA

    COMERCIOS NATALIA

    COTTON TREEP -  MODA

    DATE UN CAPRICHO - MODA

    DEPORTES EDUARDO

     EROSKI CITY - SUPERMERCADO

    FARMACIA GONZALEZ PELAEZ

    FARMACIA ISASI

    FARMACIA LABAYRU

    GAILUR KOPISTEGIA

    GEE MODA

    HERBORISTERIA SANTIVERI

    I. PELOTA - MODA INFANTIL

    INTEBI - INFORMATICA

    J& GOMEZ OINETAKOAK

     KRETA FLORISTAS

    LIBRERÍA PINPILINPAUXA

    LILURA EKODENDA

    MERCERIA ADE

    MODA INFANTIL MAIDER

    MODAS JUANI

    PELUQUERIA NEKANE

    PESCADERIA JESUS

    PESCADERIA MARISA

    PESCADERIA SICILIA

    PELUQUERIA Mª TERESA MARTINEZ

    RELOJERIA JAVIER RUIZ

    PELUQUERIA  RIZOS

    SALON DE BELLEZ ARALIA

    SALON DE BELLEZA CHARO

    SALON DE BELLEZA NIEVES

    SUPERMERCADO JAVI-LACOMPRA

    ULEAK PELUQUEROS

    COPISTERIA DIDA

    MODA INFANTIL GASTE CHIC

    COPISTERIA COPIPLUS

    LUDAKERSA -  HIPER  FRUTA

    OPTICA NERVION 




  • Prestakuntza, txikizkako merkataritzan gazte talentua leialtzeko gakoa
     

    Langilegoaren errotazio maila txikizkako merkataritzaren ohiko erronka da. Egoera honek sektoreko enpresen produktibitatea eta lehiakortasuna kaltetzen du, talentua mantentzeko zailtasunak agertzen direlarik. Hau sahiesteko, langilearen motibazio eta konpromisoa maila sustatzeko epe luzeko lan-harremanak ezartzea beharrezkoa da. Honetarako tresna gako bat prestakuntza da 




  • MERKATARIAK ETA AUTONOMO

    MERKATARIAK ETA AUTONOMO BATERATUAK ARRENDAMENTUEN LUZAMENDUA PROPOSATZEN DUTE. UPTA-k eta Euskaldendak-ek “Ez itxierari. LAU-ko Afektatuak”. plataforma aurkezten dute

    UPTA (Unión de Profesionales y Trabajadores Autónomos de Euskadi) eta EUSKALDENDAK-ek (Euskadiko Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Enpresen Konfederazioa) plataforma bateratu bat aurkeztu dute gaur Bilbon, “EZ ITXIERARI. LAU-agatiko AFEKTATUAK” izenarekin.

    Plataforma honen sorrera 1964ko Alokairu Legearen babesaren azpian alokatutako lokaletako errentamendu-kontratuetan dakarren luzapenaren kentzearen lege aldaketari zor zaio, gaurko legea indarrean sartzen denetik hogei urteko epe batean.

    Aldaketa hau “krisi ekonomikoari lotuta, merkataritza establezimendu askori egoerara moldatzea galarazi dio” -Bizkaidendak-eko presidenteordearen arabera eta gaur Euskaldendak-eko bozeramailearen esanetan, José Feijoo- “2015eko urtarrilaren 1ean ehundaka enpresen itxiera masiboa emango da gure hirietan, errentamendu-kontratu berria negoziatzera behartuta ikusiko direlarik, izan ere errenta igoera handi batekin, bere bizirik irautea bideraezina izango baita”.

    UPTA-k eta Euskaldendak-ek estimatutako ondorioak hurrengo hauek izango dira: • Estatu guztian 200.000 enpresa baino gehiagoren itxiera, gutxienez, 30 urteko antzinatasuna dutenak. Itxiera hauetatik Euskadin 12.750 enpresa aurreikusten dira. • 300.000 pertsona baino gehiagok, adin aurreratukoak, bere lanpostua galdu edo kolokan ikusiko dute, langabeziako tasak handiagotuko dituzte eta, nekez itzuliko diranbere bizitza laboralera. Euskadin bai autonomoei dagokienez bai soldatapeko langileei dagokienez 15.000 enpleguko galera aurreikusten da. • Bere merkataritza-ardatz nagusien ondoriozko degradazio urbanistikoarekiko hirien desertizazioa. • Kontsumitzaileak pertsonalizatutako arreta galduko du, prezioen garestitzea sufrituko du eta bere hurbiltasun-erosketaren aukera mugatuta ikusiko du.

    Ondorio hauek indarrean dagoen 29/1994 Legetik ondorioztatzen direnez gero, plataforma honek estatu guztian lan egiteko sortua izan denak zera nahi du: UPTA-ko idazkari nagusiaren arabera, Koldo Mendez, “Gobernuari eskatzea LAU 29/1994 Hirugarren Xedapen Iragankorra alda dezala”. Hori gobernuak zera aurreikusi dezan: “hamar urteko luzamendu berriak egotea kasu guztietan, beraz, kontratu hauen itzaltzea 29/1994 LAU indarrean sartu eta hogeita hamar urteko epean izango litzatekeelarik. 10 urteko aldi baterako erregimen honen hasieran, errentaren gaurkotzeari ekingo lioke, batetik, 31/12/2014tarako hiri-errentamenduetako KPIko azken hogei urteen gehikuntza eta, beste alde batetik, jada emandako KPI orokorraren gehikuntzaren arteko diferentziagatik. Data honetatik aurrera kontatutako urteroko hiri-errentamenduko KPI arrunta, indize zuzentzaile bezala erabiliko litzateke.”

    Halaber, plataformatik proposatzen dute “alokairu-kontratuen luzamenduaren amaitzeak kaltea eragingo duen enpresetan lekualdaketarako, erreformako eta lokalaren egokitzapenerako kreditu linea bat eratzea, beraren luzapenean zehar, krisi ekonomiko larriko egoera kontuan hartuta”.




  • Horarios comerciales en Alemania
    Ficha informativa: Horarios comerciales en Alemania

    Documento con el estudio realizado por María Godoy Betancor bajo la supervisión de la Oficina Económica y Comercial del Consulado de España en Düsseldorf




ADECKA

  1. ARRIGOBONO 2018

    ARRIGORRIAGAN KONTSUMOA SUSTATZEKO “ARRIGOBONO 2018” KANPAINAREN OINARRIAK

     

    IRAUPENA

     

    2018ko azaroaren 5tik abenduaren 5era.

     

    BONUEN EZAUGARRIAK ETA BALDINTZAK

     

    • 30 €-k...

EGUNGO SALTOKIA

ARRIGORRIAGAKO DENDEN PRODUKTUAK

kamiseta 2

19.00 EUR
Xehetasunak

kamiseta 1

19.00 EUR
Xehetasunak

fruitu selekzioa

5.00 EUR
Xehetasunak

Soinekoa 4

20.00 EUR
Xehetasunak